Larunbatean, apirilak 20, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira. Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeek kantatuko dute, eta Urdulizen eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek izango dira kanporaketan parte hartuko duten taldeak. Irabazleak maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatuko dira. Zorte on!

Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizaga. Kerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!
Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.
Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker.
ALBEko German Kortabarriak bigarren saria irabazi du Bertsopentsiotan I. Bertso Jarrien Lehiaketan, Francoren mende jaioak gara izeneko bertso sortarekin. Lehenengo saria Rikardo Gonzalez de Duranak irabazi du eta hirugarrena Jesus Peñagarikanok. Guztira 60 bertso sorta aurkeztu ziren. ZORIONAK, German, gozatu sariaz eta segi bertsoak idazten eta kantatzen!
Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!
Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!