2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa azaroaren 1ean jokatu da Altsasuko Iortia Kulturgunean. 17:30ean, 300 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak.
Eneko Lazkoz izan da saioaren irabazlea 489 punturekin eta zuzenean pasako da azaroaren 28an jokatuko den finalera. Bigarreneta hirugarren Xabat Illarregi eta Erika Lagoma izan dira, hurrenez hurren, 465 eta 442 punturekin.
Hurrengo finalaurrekoa Berriozarren izango da azaroaren 6an, Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.