NBT 2021: Zangozako final-laurdena

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena urriaren 10ean izan da Zangozako Karmengo auditorioan. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Joanes Illarregi MarzolMikel Lasarte CiaOier Lakuntza IrigoienSarai Robles VitasXabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariak.

Joanes Illarregi izan da 349 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 14an Leitzan egingo den finalaurrekora. Xabat illarregi eta Sarai Robles bigarrren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Donezteben izango da urriaren 16ean,  Egoitz Gorosterrazu, Ekain Alegre, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Sahats Aleman bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.