Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatutako Abra Sarian. Aurten, baina, azken bost edizioetako txapeldunak ekarriko ditugu, zuei bertso jaialdi bikaina eskaintzeko. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan bertsotan izango ditugu Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain, Jone Uria bertsolaria gai jartzailea dela. Ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.
Azken 5 urteetako Abra Sarietako txapeldunak saio bakarrean bildu ditugu 2021ko Abra Jaialdi berezi honetan. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan izango ditugu Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsotan, Jone Uriaren gidaritzapean. Aurretiaz izena ematea ezinbestekoa izango da (605704385/ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).