2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Larrabetzun izan da, abenduaren 4an. 17:00etan, Larrabetzuko frontoian, 700 bertsozale ingururen aurrean lehiatu dira Ander Elortegi, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariak.
Saioaren irabazlea Nerea Ibarzabal izan da 542,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Jone Uria eta Txaber Altube izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hurrengo saioa finala izango da, abenduaren 18an, Bilbo Arenan.Hauxek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.