Azaroan plazarik plaza ibiliko gara etengabe!

Bertsoz betetako azaroa dugu hau: ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Kopla Barik, Ez da Kasualitatea, Bihotza Gazte eta gehiago!

Jone Uria Albizuri: azaroaren 7an Bergaran, 8an Errezilen, 14an Igorren, 20an Amasa-Villabonan, 21ean Sopelan, 27an Ataunen eta 29an Berrizen.

Unai Mendiburu Valor: azaroaren 13an Algortan eta 14an Igorren.

Imanol Uria Albizuri: azaroaren 21ean Sopelan eta 28an Durangon.