2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Etxebarrian izan da, azaroaren 21ean. 17:00etan, Etxebarriako frontoian, 500 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Gorka Pagonabarraga, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Paule Ixiar Loizaga bertsolariak.
Saioaren irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da 529 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hurrengo saioa Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da, azaroaren 27an, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenaseta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.