IMANOL URIA NAGUSI ARGI BALTZAKO 2. KANPORAKETAN

Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!

Lilibertsok antolatuta, Jon Lopategi bertsolaria omentzeko sariketa honek hiru kanporaketa izango ditu:

Lehenengo kanporaketa ekainaren 6an izan zen, Gorozikako frontoian. Asier Galarza, Jone Larrinaga, Paule Loizaga, Asier Alcedo, Enare Muniategi eta Beñat Bilbao bertsolariak lehiatu ziren, eta azkenean Asier Galarza nagusitu zen.

Bigarrena 13an jokatu da Imanol Uria, Mikel Retolaza, Maite Sarasola, Leire Vargas, Ander Anakabe eta Nagore Beitia bertsolarien artean, eta Imanolek lortu ditu puntu gehien.

Hirugarren eta azkena igande honetan jokatuko da, ekainaren 20an, Ajangizen. 18:00etan hasita, Garazi Navarro, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Iruri Altzerreka, Ander Ucelay eta Koldo Muñiz bertsolariak lehian arituko dira Mendietako frontoian.

Imanol Uria, Asier Galarza eta igandeko kanporaketako irabazlea finalean lehiatuko dira ekainaren 27an, Bermeoko Artza frontoian. Informazio gehiago Lilibertson.