Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Muxikebarriko Ereaga aretoan, eta ez dira faltako sorpresak, umorea, ingenioa eta goi-mailako bertsoak. Ezinbestekoa izango da gonbidapena, dagoeneko eskuragarri daude (pertsonako bi) Erromoko Kultur Etxean eta Muxikebarriko txarteldegian (Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30)