Bertso Jaialdi Mundiala

  • Eguna: uztailaren 12a

    Ordua: 19:00

    Tokia: Algortako Muxikebarri zentroa, Ereaga aretoa

    Bertsolariak: Kerman Diaz, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Miren Artetxe, Unai Iturriaga eta Julio Soto

  • Eguna: Uztailaren 14a

    Ordua: 19:00

    Tokia: Muxikebarriko Ereaga aretoa

    Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu

    Gonbidapenak: Muxikebarriko txarteldegian eta Erromoko Kultur Etxean eskuragarri.

  • Eguna: uztailaren 13a

    Ordua: 19:00

    Tokia: Muxikebarri

    Bertsolariak: Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina

    Aurkezlea: Unai Mendiburu

  • Aurten ere ospatuko da Bertso Jaialdi Mundiala ostiralean, uztailaren 12, 21:00etan Muxikebarrin. Aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, herriak Mundiala behar baitu, baina Mundialak herritarrak behar ditu! Horregatik, azken hilabete hauetan zuen gaiak eta galderak jaso ditugu sare sozialetan eta, horiei erantzuteko, gure artean izango ditugu Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga

  • 2023ko BERTSO JAIALDI MUNDIALA ere itzela dator! Uztailaren 12an, Muxikebarri zentrora kantura etorriko dira Unai Iturriaga, Kerman Diaz, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Jon Maia bertsolariak, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko, anima zaitezte!

  • Bertso Saio Mundial berezia izango dugu aurten, fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua daukagu Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin:  Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia. ATOPIArekin elkarlanean, inoiz baino bereziagoa izango da aurtengo Jaialdia. Has dadila partida!

    ATOPIA rol-joko euskalduna da, eta bertan, Lurraren bertsio alternatibo batean, Euskal Herrian konspirazio teoria guztiak fakzio bihurtu dira. Jokoari buruz gehiago jakiteko, hona hemen haien webgunea.
    Aurten, bertso saioa rol-joko bihurtuko dugu, eta bertsolariak rol-jokalari. Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia fakzio ezberdinetan egongo dira. Nork daki non bukatuko den partida!
     
    Saioa Muxikebarri antzokian bertan ikusteko, ezinbestekoa izango da gonbidapena, eta dagoeneko eskuragarri daude (pertsonako 2) Erromoko eta Villamonteko Kultur etxeetan. 
     
    Egunean bertan, 18:30ean irekiko da Muxikebarriko txarteldegia, soberan geratu diren gonbidapenak banatzeko. 
  • Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
     
  • Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.