MUXIKEBARRI HANKAZ GORA JARRIKO DU AURTENGO MUNDIALAK

Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
 
Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Muxikebarriko Ereaga aretoan, eta Unai Mendiburu izango da saioaren gidaria.
 
Gonbidapenak hemen eskura ditzakezu: 
Muxikebarriko takilan:
·         Astelehenetik-ostiralera 10:30-13:00 eta 16:30-19:30
·         Asteburuetan, ikuskizunak dagozanean, ikuskizunen ordutik ordu bete lehenago
Muxikebarriko, Musika Eskolako harrera-lekuan:
·         Astelehenetik-ostiralera 08:30-14:30
Erromoko Kultur Etxean:
·         Astelehenetik-ostiralera 09:00-14:00 eta 16:00-18:00
·         Larunbatetan 09:00-13:00