alaia martin

  • Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Sopelako bertso jira musikatua! Hurrengo ostegunean, abenduaren 1eanAlaia Martin eta Kerman Diaz izango ditugu Sopelako kaleetatik kantuan. 19:00etan hasita, Frontoiko tabernatik abiatuko dira, Gentzane eta Ander trikitilari-panderojoleek lagunduta.

  • Igande honetan, abuztuaren 30ean, bertsotan arituko dira Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal Erandioko udaletxeko plazan. Beñat Vidalek jarriko dizkie gaiak 18:00etan hasiko den saio honetan. Aforo mugatua dela eta, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • ALGORTAKO MARATOIA kartela

    Eguna: uztailaren 31, ostirala

    Ordua: 13:00etatik aurrera. Egun osoko egitaraua

    Lekua:Algortako Kasinoa

    Bertsolariak:Nerea Elustondo, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Jone Uria

    Maratoilariak: Amets Arzallus eta Jone Uria

    Bazkaria: Azebarri Elkartean, 15€ . Izena emateko deitu 605704385 / 688652917 telefonoetara edo emaildu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara.

  • Aurtengo San Inazioetan ez da jairik antolatuko, baina ALBEren Bertso Maratoia ez da bertan behera geratuko!  Egun osoko egitaraua prestatu dugu: 13:00etan bertso saioarekin hasiko gara, 15:00etan bazkaria izango dugu Azebarrin eta, bazkalosteko bertsoen ostean, poteoan ibiliko gara Algortako tabernetatik.

  • ERANDIOKO SAIOA kartela

    Eguna: Abuztuaren 30a, igandea

    Ordua: 18:00

    Tokia: Udaletxeko plaza, Erandio

    Bertsolariak:Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal

    Izen ematea: 621 270 546 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi

  • Aurtengo Txapelketa Nagusiko finalistak diren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Muxikebarri Zentroko Ereaga aretoan izango ditugu kantuan TXAPELONDO ekimen berriari esker. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta ALBEko Maider Barañanok gidatuko du. GETXOTIK IRUÑERA ETA IRUÑETIK GETXORA!!!

  • Bertso saio presentziala izango dugu ekainaren 19an Azkoitiako Floreaga ikastetxean. Bertan, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jone Uria ALBEko bertsolaria egongo dira kantuan, Iker Iriarte gai-jartzailearen esanetan. Sarrerak aurrez edo egunean bertan erosi ahalko dira. Arin ibili!

  • Eguna: Ekainaren 25a

    Ordua: 20:00

    Tokia: Leioako bulebarra

    Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran

    Gai-jartzailea: Xabi Sainz de la Maza

     

  • Larunbatean, ekainaren 25ean, Leioako jaietako bertso saioa egingo da Bulebarrean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak. Xabi Sainz de la Maza izango da gai-jartzailea.

  • Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
     
  • Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
  • Eguna: abenduaren 27a, asteartea

    Tokia: Muxikebarri zentroa, Ereaga aretoa

    Ordua: 18:00

    Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Joanes Illarregi.

    Aurkezlea: Maider Barañano

    Sarrerak:6€. Hemenerosi ditezke.