Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Sopelako bertso jira musikatua! Hurrengo ostegunean, abenduaren 1ean, Alaia Martin eta Kerman Diaz izango ditugu Sopelako kaleetatik kantuan. 19:00etan hasita, Frontoiko tabernatik abiatuko dira, Gentzane eta Ander trikitilari-panderojoleek lagunduta.
Hauxe izango da bertso jirako ibilbidea: Frontoi tabernan hasi, Gernika Plazan bigarren geldialdia egin, Euskaltegi aurreko La Taskara joan, Elizpe/Erroia kalean beste geldialdi bat eta Laiak tabernan amaitu.