Urte amaierara heldu gara, baina ALBEko bertsolariekgogotsu jarraitzen dute! Abenduanmota guztietako saioetan kantatuko dute: plaza libreak, saio bereziak, galak... Hamarkada ixteko saio hoberik ez duzu topatuko!
Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Sopelako bertso jira musikatua! Hurrengo ostegunean, abenduaren 1ean, Alaia Martin eta Kerman Diaz izango ditugu Sopelako kaleetatik kantuan. 19:00etan hasita, Frontoiko tabernatik abiatuko dira, Gentzane eta Ander trikitilari-panderojoleek lagunduta.
Abenduaren 3tik 10era bitartean Algortako aste kulturala antolatu dute Algortako jai batzordeko kideek. Biotz Alai plazan egingo dira egunetako kontzetu, tailer eta bestelakoak. Bertso saioa abenduaren 5ean izango da, igandean, 12:30ean. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain bertsotan arituko dira Miren Loizagaren gidaritzapean.
Udako hilabeterik beroenari hasiera eman diogu. ALBEko bertsolariak herrietako jaietako bertso jaialdi eta bertso jiretan izango ditugu kantuan:
Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, aurten bertso eskolak ari dira, hilean-hilean, Aferak izeneko bertso dinamikan protagonismoa hartzen. Abenduko ekitaldian, urtea ixteko, ALBEri deitu diote. Han izango dira Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Maddalen Ruesgas ALBEkideak antolatzaileek jarritako gaiaren inguruan inprobisatzen.
Eguna: uztailaren 24a
Ordua: 13:00etan
Lekua: Tellagorri plazan
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ametsa Arzallus, Ane Zuazubiskar eta Kerman Diaz
Gai-jartzailea: Naroa Torralba
Izena emateko: 605704385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Eguna: Abenduaren 5a
Ordua: 12:30
Tokia: Biotz Alai plaza
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain
Gai-jartzailea: Miren Loizaga
Eguna: uztailaren 30a, osteguna
Ordua: 13:00
Lekua: Gaztetxea
Bertsolariak:Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Onintza Enbeita eta Kerman Diaz
Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!
Eguna: Martxoaren 3a, asteartea
Ordua: 19:30
Tokia: Bilboko Adaxka Kultur Elkartea
Bertsolariak: Kerman Diaz, Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Jon Elortza, Julene Iturbe eta Ander Anakabe.
Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.
Eguna: abuztuaren 27a
Ordua: 19:00
Tokia:Udaletxe plaza
Bertsolariak: Kerman Diaz, Xabat Illarregi, Amets Arzallus eta Ane Labaka
Eguna: Maiatzaren 26a
Ordua: 10:00etan
Tokia: Areetako Andres Isasi musika eskola
Bertsolariak:Andoni Egaña eta Kerman Diaz + ALBEko gazteak + ikastoletako bertsolaritza ikasleak
Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!
Larunbatean Larzabalen jokatu den XILABAko saioan, ALBEko bertsolari urruñarra nagusitu da 306 punturekin. Honekin, kanporaketa amaitutzat jo eta final herenetako saioen sailkapena erabakita gelditu da. Urriaren 17an izango da bigarren faseko lehenengo saioa, Senperen.
Maiatzean gazteek plazak beteko dituzte! Bizkaiko eskolarteko kanporaketa, sariketa, saio berezi eta mahai-inguruetan hartuko dute parte ALBEko bertsolari gazteek:
Kanpomartxo, Eskolatik Plazara, Mingañe Saltzan... plazaz beterik dator maiatza! Bizkaia osoko lehiaketa, saio berezi eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:
Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:
Ostegunean jokatuko da Bilbon taberna giroan egiten den sariketako finala. 2022ko Bertso Errondako azken saio honetan kantuan izango dira Josu Ibarguren, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta ALBEko Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz bertsolariak. 19:30ean hasiko da, Bira kultur gunean.
Martxoa gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek,gazteek zein helduek: Bertso Erronda txapelketa, gazteen BBK sariketa, bertso bazkari eta afariak... Bizkaitik Estatu Batuetara dauzkagu saioak!
Orrialdea 1/2