Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.
Lehenengo kanporaketa martxoaren 3an izango da Adaxka Kultur Elkartean, 19:30tik aurrera. Bertan Kerman Diaz, Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Jon Elortza, Julene Iturbe eta Ander Anakabe neurtuko dira.
Bigarren kanporaketa martxoaren 10ean izango da Errondabide tabernan. Honetan Paule Loizaga, Maite Sarasola, Igor Galartza, Iruri Altzerreka, Peru Irastorza eta Ander Ucelay izango dira lehiakideak.
Hirugarren kanporaketa martxoaren 17an izango da La Villa tabernan. Iker Apraiz, Aritz Landeta, Asier Alcedo, Lierni Rekondo, Nahia Ibarzabal eta Mikel Arrieta izango dira bertan.
Laugarren eta azken kanporaketa martxoaren 24an izango da Bira tabernan. Unai Mendiburu, Enare Muniategi, Ane Peñagatikano, Beñat Bilbao, Maddalen Ruesgas eta Josu Ibarguren izango dira lehiatuko diren bertsolariak.
Azkenik, finala Zazpi Katu gaztetxean izango da apirilaren 2an, 19:30ean.