JONE URIA URIBE KOSTAKO TXAPELDUN!

Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!

Hona hemen finalaurreko saioen emaitzak:

1. finalaurrekoa

Saniko tabernan, 12:00etan

2. finalaurrekoa

Patxeko tabernan, 16:30ean

 3. finalaurrekoa

Villamonte tabernan, 18:30ean

Imanol Uria 283'5

Peru Vidal 251

Inazio Vidal 244'5

Xabi Sainz de la Maza 180

Jone Uria 290

Arrate Illaro 276,5

Naroa Torralba 206,5

Aritz Landeta 185

Kerman Diaz 261,5

Unai Mendiburu 244,5

Paule Loizaga 223

Peio Lago 189

 

Finala Azebarri kultur elkartean izan zen, 21:30ean, 70 bertsozale ingururen aurrean. Finalistak aurreko faseko irabazleak eta puntu gehien lortutako hiru bertsolariak izan ziren: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Epaileak Araitz Lasa, Peio Unzurrunzaga, Miren Loizaga eta Joseba Santxo izan ziren, eta gai-jartzaile lanetan Beñat Vidalek jardun zuenBost ariketa puntuagarriren ostean, Imanol eta Jone neba-arrebek lortu zuten puntu gehien, eta burukoan Jone Uria nagusitu zen. Txapela Josu Amezagak, euskalzale eta ALBEkide historikoak, jantzi zion. Zorionak Jone!

Hona hemen finalisten puntuazioak:

Jone Uria 678

Imanol Uria 652,5

Arrate Illaro 352

Unai Mendiburu 346,5

Kerman Diaz 327

Peru Vidal 315

UKBT finala Jone

UKBT finala finalistak

UKBT finala familia argazkia

 

Mila esker parte hartzaile guztioi, saioetako tabernei (Billares Barria, Berriro, Topa, Newtavern, Xurrut, Portalena, Saniko, Patxeko eta Villamonte), Azebarri kultur elkarteari eta bertsozale guztioi.