UKBT 2022

  • Apirilaren 2an, larunbata, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan. Egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin. Zorte on parte hartzaile guztioi!

  • Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketarenazken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • Eguna: martxoaren 4a

    Lekua: Erromo

    1. kanporaketa

    Ordua: 18:30 

    Taberna: Billares Barria taberna 

    Bertsolariak: June Diaz, Oier Errementeria, Joanes Igeregi eta Peru Vidal. 

    2. kanporaketa

    Ordua: 19:30 

    Taberna: Berriro taberna 

    Bertsolariak: Mikel Arrate, Xabi Sainz de la Maza, Jone Uria eta Inazio Vidal

    3. kanporaketa

    Ordua: 20:30 

    Taberna: Topa taberna 

    Bertsolariak: Arrate Illaro, Peio Lago, Aritz Landeta eta Naroa Torralba

    Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Eguna: apirilaren 2a

    Lekua: Algorta

    1. finalaurrekoa

    Ordua: 12:00

    Taberna: Saniko taberana

    Bertsolariak: Peru Vidal, Imanol Uria, Inazio Vidal eta Xabi Sainz de la Maza.

    2. finalaurrekoa

    Ordua: 16:30

    Taberna: Patxeko taberna

    Bertsolariak: Jone Uria, Arrate Illaro, Naroa Torralba eta Aritz Landeta.

    3. finalaurrekoa

    Ordua: 18:30

    Taberna:  Villamonte taberna

    Bertsolariak: Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Peio Lago.

    Finala

    Ordua: 21:30

    Lekua: Azebarri kultur elkartean.

  • Eguna: martxoaren 11

    Lekua: Gorliz

    1. kanporaketa

    Ordua: 18:30 

    Taberna: New Tavern taberna 

    Bertsolariak: Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz eta Beñat Lopez

    2. kanporaketa

    Ordua: 19:30 

    Taberna:Xurrut taberna 

    Bertsolariak: Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz eta Galder BilbaoTxapi

    3. kanporaketa

    Ordua: 20:30 

    Taberna: Portalena taberna 

    Bertsolariak: Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta JagobaPereda

    Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?