Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan dira Gorlizko kanporaketen irabazleak

Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

 

New Tavern tabernako saioa:

1. postuan: Unai Mendiburu, 126 punturekin.

2. postuan: Peru de Pedro, 107,5 punturekin.

3. postuan: Oihan Diaz eta Jagoba Pereda, 104 punturekin.

 

Xurrut tabernako saioa:

1. postuan: Imanol Uria, 131 punturekin.

2. postuan: Kerman Diaz, 128 punturekin.

3. postuan: Josu Landeta, 105 punturekin.

4. postuan: Galder Bilbao "Txapi", 87,5 punturekin.

 

Portalena tabernako saioa:

1. postuan: Paule Loizaga, 117,5 punturekin.

2. postuan: Peio Arondo, 107 punturekin.

3. postuan: Beñat Lopez, 98 punturekin.

4. postuan: Aratz Errementeria, 86,5 punturekin.

 

Erromoko kanporaketen emaitzak hemen. Finalaurrekoak eta finala apirilaren 2an izango dira, Algortan. Informazio gehiago hemen.