Peru de Pedro

  • 2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

  • Eguna:Irailaren 16an, asteazkenean

    Ordua:18:30ean

    Lekua:Azkue aretoan, Lekeition

    Bertsolariak:  Eneko Arrate Sololuze, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Jokin Castaños Gonzalez, Koldo Gezuraga Seijido eta Peru de Pedro Larrea

    Gai-jartzailea:Amaia Ugalde Begoña

    Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean

     

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa Elorrion izan da, urriaren 30ean. Arriola antzokian lehiatu dira Aitor ArrutiaIgor Galarza, Imanol ArrutiaImanol UriaIñaki Iturriotz eta Peru de Pedro bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Imanol Uria izan da 494 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. Iñaki Iturriotz eta Igor Galarza bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Getxoko Muxikebarri antzokian izango da, azaroaren 7an, Enare Muniategi, Eneko Aldana, Josune Aramendi, Koldo Muñiz, Malen Amenabar eta Unai Mendiburu bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kidedaude.

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketarenazken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?