Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren azken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi!
Lehen kanporaketa 18:30ean izango da New Tavern tabernan, Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz eta Beñat Lopez bertsolariekin. Bigarren kanporaketa 19:30ean hasiko da Xurrut tabernan, eta Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz eta Galder Bilbao Txapi izango dira kantuan. Hirugarren kanporaketa Portalena tabernan izango da 20:30ean, Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta Jagoba Pereda bertsolariekin.
Finalaurrekoak eta finala Algortan jokatuko dira apirilaren 2an. Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.