Oihan Diaz

  • Eguna: otsailaren 11a

    Ordua: 19:00

    Tokia: Algortako Azebarri elkartea

    Bertsolariak: Maider Altuna, Josu Txoperena, Julene Iturbe, Ekain Alegre, Oihan Diaz  eta Unai Anda 

    Gai-jartzailea:Naroa Torralba

    Otordua:8€

     

  • Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. 

  • BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

  • Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

  • Ekia gainean eta bertsolariak plazan. Hala behar zuen eta hala izango da, egoerak egoera eta mugak muga. ALBEko bertsolariak han-hemengo plazetan izango dira kantari. Hurreratu saioetara bertsoz elikatzera, euskal harriak ez dezan goroldiorik bil. 

  • Eguna: ekainaren 5a

    Ordua: 18:00

    Tokia:Goikolanda plaza

    Bertsolariak: Arrate Illaro, Ander Elortegi, Inazio Vidal eta Oihan Diaz.

    Gaijartzailea: Xabi Sainz de la Maza

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • 2021a bertso urte gogoangarria izan da gurean. Eskolak bertso agenda potentea burutu du, eskualde osoko plazak bertsozale gogotsuz betez. Bestetik, eskolak arazo barik eman dira maila guztietan, eta gazteek BBKko txapela ere ekarri dute. Eta Jonek ginga ipini dio tartari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukoan sartuta, eta final itzela jokatuta. ZORIONAK DENOI ETA BERTSO URTE BERRI ON!!!

  • Aurtengo Abra Saria Algortako Azebarri elkartean egin zen otsailaren 11n. 19:00etan pikoteo gozo batekin hasi eta ondoren saioari hasiera eman genion. Bertsozaleen gozamenerako, 6 bertsolari gazteek saio txukuna egin zuten Naroa Torralbaren gidaritzapean, eta buruz burukoa Unai Andarekin jokatu zuen Julenek

  • Sopelako jaietako kuadrillen sari banaketan aspalditik egiten dugu bertso saioa. Aurtengoan, Paule Loizaga, Oihan Diazeta Unai Mendiburu ALBEko bertsolari gazteek kantatuko dute. Larunbatean, uztailaren 2an, 20:00etan, Sopelako txosnagunean.

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketarenazken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

  • Otsaileko hil labur honetan, sariketa eta jaialdietan arituko dira ALBEko bertsolariak:

  • Abendura heldu gara. ALBEko bertsolariekbertso urteari amaiera emango diote txapelketa, jaialdi eta bertso saio berezi hauekin!

  • Azaroan, txapelketa, bertso afari, jaialdi eta bertso saio berezietan ibiliko dira ALBEko bertsolariak!

  • Eguna: Urriaren 23a, larunbata

    Ordua: 12:00etan

    Tokia: Portu Zaharra

    Bertsolariak: Jone Uria, Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga eta Oihan Diaz

    Gai-jartzailea: Jon Amezaga

  • Eguna: uztailaren 2a

    Ordua: 20:00

    Tokia: Txosnagunea

    Bertsolariak: Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Oihan Diaz

     

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.