BBK-KO LEHEN FINALAURREKOA URIBE KOSTAK IRABAZI DU

BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

BBK Abadino txikiak tx

BBK Nagusiak tx

Uribe Butroeko taldea Eneko Elordui, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Ainhoa Gorostiaga, Jokin Arriola eta Joseba Ortuzar betsolari gazteek osatzen dute.

Uribe kostako taldea June Diaz, Maialen Lago, Peio Lago, Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza ALBEko bertsolariek osatzen dute.

Hurrengo finalaurrekoa azaroaren 17an jokatuko da Barrutian, Lea Artibai eta Busturialdea taldeen artean.