Maialen Lago

  • Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

  • BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

  • Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.

  • Eguna: Maiatzaren 24a, 25a, 26a eta 27a

    Ikastetxeak: San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala

    ALBEko bertsolari gazteak: June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Igorren jokatu zen maiatzaren 29an. Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago bertsolariak lehiatu ziren larunbatean. Buruz burukora Janire eta June sailkatu ziren, Euskal Herriko Eskolarteko finalean lehiatzeko txartela lortuz. Azkenean, Janire Arrizabalagak jantzi zuen txapela, puntu gehien irabazi ostean. 

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak maiatzaren 3an, 4an eta 10ean jokatu dira. Zortzi bertsolari lehiatuko dira maiatzaren 29an Igorreko Lasarte Aretoanjokatuko den finalean: Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri.

  •  Maiatzean gazteek plazak beteko dituzte! Bizkaiko eskolarteko kanporaketa, sariketa, saio berezi eta mahai-inguruetan hartuko dute parte ALBEko bertsolari gazteek:

  • Azaroan, txapelketa, bertso afari, jaialdi eta bertso saio berezietan ibiliko dira ALBEko bertsolariak!

  • Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.