Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala gaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!
Uribe Kostako taldean June Diaz, Maialen Lago, Peio Lago, Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza bertsolari gazteek hartu dute parte. Lea-Artibai taldean, berriz, Amaiur Galdos, Ariane Sololuze, Ziara Larrinaga, Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti bertsolariak. Lehenengo taldeak 443,5 puntu lortu ditu, eta bigarrenak 441,5.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.