Igandean bertso saioa egongo da Leioan

Aurten ez da nekazaritza azokarik egongo Leioan. Horren ordez, "GURE ERROETAN BARRENA PASEOAN" lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte igande honetan, abenduaren 12an. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Beñat Vidalen gidaritzapean.

Jose Ramon Aketxe plazan izango da saioa eta sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Informazion gehiago GURE ERROETAN BARRENA egitarauan