Julio Soto

  • Igande honetan, abuztuaren 30ean, bertsotan arituko dira Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal Erandioko udaletxeko plazan. Beñat Vidalek jarriko dizkie gaiak 18:00etan hasiko den saio honetan. Aforo mugatua dela eta, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • ERANDIOKO SAIOA kartela

    Eguna: Abuztuaren 30a, igandea

    Ordua: 18:00

    Tokia: Udaletxeko plaza, Erandio

    Bertsolariak:Iker Zubeldia, Alaia Martin, Julio Soto eta Inazio Vidal

    Izen ematea: 621 270 546 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi

  • Eguna: irailaren 4a

    Ordua: 12:00

    Lekua: Erromoko txosnagunea

    Bertsolariak: Oihana Iguaran, Julio Soto, Aitor Bizkarra eta Arrate Illaro

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

     

  • Aurten ez da nekazaritza azokarik egongo Leioan. Horren ordez, "GURE ERROETAN BARRENA PASEOAN" lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte igande honetan, abenduaren 12an. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Beñat Vidalen gidaritzapean.

  • Romoko kultur astea hastear dago. Irailaren 2tik 5era bitartean, Erromoko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ospatu ez diren jaietako ekitaldiak ordezkatzeko. Haien artean, irailaren 4an, bertso saioa egongo da eguerdiko 12:00etan. Oihana Iguaran, Julio Soto, Arrate Illaro eta Aitor Bizkarra arituko dira kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean. 

  • Eguna: abenduaren 12a

    Ordua: 13:00

    Tokia: Jose Ramon Aketxe plaza, Leioa

    Bertsolariak: Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena.

    Gai-jartzailea:Beñat Vidal

     

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren final-laurdena urriaren 16an izan da Doneztebeko zineman. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Egoitz Gorosterrazu ElizagoienEkain Alegre GilIker Gorosterrazu ElizagoienJosu Sanjurjo AlzuriJulio Soto Ezkurdia eta Sahats Aleman Sadaba bertsolariak.

    Julio Soto izan da 387 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 14an Leitzan egingo den finalaurrekora. Josu Sanjurjo eta Iker Gorosterrazu bigarrren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Altsasun izango da azaroaren 1ean, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Oier Lakuntza eta Xabat Illarregi bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

  • Gorlizko Balkorik Balkoi ibiltariaren 3. edizioa abuztuaren 12an egingo da, ostiralean. Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariak izango ditugu gurean, eta Gorlizko balkoietatik zehar bertsotan arituko dira trikitilarien laguntzaz. Elizako plazatik hasita, 20:00etan.

  • Eguna: azaroaren 21a

    Ordua: 19:00etan

    Lekua: Kurtzio Kultur Etxea, Sopela

    Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Julio Soto, Jone Uria eta Imanol Uria

    Sarrerak: 3€. Hemen erosi daitezke.