Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak maiatzaren 3an, 4an eta 10ean jokatu dira. Zortzi bertsolari lehiatuko dira maiatzaren 29an Igorreko Lasarte Aretoan jokatuko den finalean: Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri.
Bizkaia osoko 21 gaztek hartu dute parte txapelketan. ALBEtik bost bertsolarik hartu dute parte: June Diaz, Maialen Lago, Jare Torralba, Peio Lago eta Oier Errementeria. June lehenengo kanporaketaren irabazlea izan zen eta Peio Lagok finalera joateko puntu nahiko eskuratu zituen bigarren kanporaketan, baina oso maila txukuna erakutsi zuten guztiek.