Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.
Hauexek dira finalean lehiatuko diren bertsolari gazteak.
Uribe Kosta taldean:
- 18 urtera artekoak: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago
- 19 urtetik 26 urtera artekoak: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza
Lea-Artibai taldean:
- 18 urtera artekoak: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga
- 19 urtetik 26 urtera artekoak: Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti
Gonbidapenak lortzeko, bete ondorengo galdetegia.