Gaur hasiko da Bizkaiko bertsolaritza ikasleen lehia!

Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

Gaur, urriaren 6an, Gernika-Lumoko Astran jokatuko da saioa, 17:00etan. June Diaz, Jare Torralba eta Oier Errementeria ALBEko bertsolari gazteak lehiatuko dira bertan.

Bihar, urriaren 7an, 17:00etan,  Durangoko Kurutziaga Ikastolan lehiatuko dira ALBEko Oihan DiazMikel Arrate, Peio Lago eta Izaro Gaskon, besteak beste.

Ostiralean, urriaren 9anBilboko Euskerearen etxean izango da saioa. 17:00etan hasita, Bizkaia osotik etorritako bertsolari gazteak arituko dira bertsotan.

Finala urriaren 17an izango da Arrigorriagako Lonbo Aretoan, goizeko 11:30ean.

 

Aurten ere idatzizko atala izango du txapelketak, baina ez da presentziala izango. Gaiak eta argibideak webgunean aurki daitezke hemen. Gazteek emailez bidali beharko dituzte lanak urriaren 14a baino lehen.