Ostiralean jokatuko dira UKBTko lehen kanporaketak

Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

 Lehen kanporaketa 18:30ean izango da Billares Barria tabernan, June Diaz, Oier Errementeria, Joanes Igeregi eta Peru Vidal bertsolariekin.  Bigarren kanporaketa 19:30ean hasiko da Berriro tabernan, eta Mikel Arrate, Xabi Sainz de la Maza, Jone Uria eta Inazio Vidal izango dira kantuan. Hirugarren kanporaketa Topa tabernan izango da 20:30eanArrate Illaro, Peio Lago, Aritz Landeta eta Naroa Torralba bertsolariekin.

 
Hurrengo kanporaketa saioak martxoaren 11n izango dira, Gorlizen, eta finalaurrekoak eta finala Algortan jokatuko dira apirilaren 2an. Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.