Bilbon taberna giroan egiten den sariketa dugu Bertso Erronda. Dagoeneko lau edizio egin dira. 2021. urtean bertan behera geratu ostean, Bertso Errondaren 5. edizioari ekin zioten aurtengo otsailaren 15ean. Bigarren kanporaketan ALBEko Paule Loizaga izan zen garaile, eta martxoaren 24an Zazpi Katu gaztetxean izango den finalean lehiatuko da.
Hiru kanporaketa saio geratzen dira jokatzeko:
Martxoaren 1ean Julene Iturbe, Jon Elortza, Haizea Telleria eta Asier Alcedo lehiatuko dira Zirika tabernan.
Martxoaren 9an, Bira kultur gunean, bertsotan izango dira Maddi Askaiturrieta, Mikel Aiartzagunea, Hodei Munduate eta ALBEko Unai Mendiburu (1. edizioko irabazlea).
Azken kanporaketa martxoaren 16an izango da La Villa tabernan, Janire Arrizabalaga, Igor Galartza eta ALBEko Kerman Diaz eta Aritz Landeta bertsolariekin.
Saio bakoitzeko irabazleak martxoaren 24an lehiatuko dira Zazpi Katun.