Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, aurten bertso eskolak ari dira, hilean-hilean, Aferak izeneko bertso dinamikan protagonismoa hartzen. Abenduko ekitaldian, urtea ixteko, ALBEri deitu diote. Han izango dira Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Maddalen Ruesgas ALBEkideak antolatzaileek jarritako gaiaren inguruan inprobisatzen.
Abenduaren 19an izango da, 20:00etan, Deustuko Herriko tabernan.