JAIALDI MUNDIALA MUXKEBARRIRA DATOR UZTAILAREN 12AN

2023ko BERTSO JAIALDI MUNDIALA ere itzela dator! Uztailaren 12an, Muxikebarri zentrora kantura etorriko dira Unai Iturriaga, Kerman Diaz, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Jon Maia bertsolariak, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko, anima zaitezte!

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Muxikebarriko Ereaga aretoan, eta ez dira faltako sorpresak, umorea, ingenioa eta goi-mailako bertsoak. Ezinbestekoa izango da gonbidapena, dagoeneko eskuragarri daude (pertsonako bi) Erromoko Kultur Etxean (Ordutegia: 9:00-14:00 eta 16:00-18:00) eta Muxikebarriko txarteldegian (Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:30-19:30)