ENE ZENBAT POZ, BUELTAN DA ASE BERTSOZ!!!

Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz.