Nerea Ibarzabal

  • Erromoko jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 7ra iraungo dute aurten. Ostegunean, abuztuaren 4an, Erromoko tabernetatik kantuan izango ditugu Unai Mendiburu eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. 21:00etan, txosnagunetik hasita. Anima zaitezte!

  • BBT2021 Bilbo

     

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon jokatu da, abenduaren 18an. 17:00etan, ia 4.000 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan aurtengo finalistak lehian ikusteko: Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueGorka PagonabarragaJone UriaNerea IbarzabalOnintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

     

    Buruz-burukoan Nerea Ibarzabal eta Jone Uria ibili dira, eta azkenean txapela Nerea Ibarzabalek jantzi du.  Hauek izan dira finaleko puntuazioak:

     

    1. Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
    2. Jone Uria Albizuri...............................866
    3. Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
    4. Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
    5. Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
    6. Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
    7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
    8. Gorka Pagonabarraga Agorria...........464

     

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT2021 Larrabetzu

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Larrabetzun izan da, abenduaren 4an. 17:00etan, Larrabetzuko frontoian, 700 bertsozale ingururen aurrean lehiatu dira Ander ElortegiEneko Abasolo 'Abarkas'Jone UriaJulen ArzanegiNerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Nerea Ibarzabal izan da 542,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Jone Uria eta Txaber Altube izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa finala izango da, abenduaren 18an, Bilbo Arenan.Hauxek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Ostiralean, abenduaren 27an, Erandion egongo dira Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal bertsolariak!  Giroa animatu eta Erandioko kaleak musikaz betetzeko, KULUNKAN taldea izango dute lagun.

  • Iraileko lau igandeetan ekitaldi kulturalak antolatu ditu Gautxoriak elkarteak, Erandioko giro kulturala sustatzeko. EUREKA DOMEKA zikloaren barruan musika, marrazketa inprobisatua eta bertsoak egongo dira. Bertso saioa irailaren 19an izango da, 18:00etan, Malekoian. Uretatik lehorrera kantatuko dute Nerea ibarzabal eta Eli Pagola bertsolariek, Beñat Vidalen gidaritzapean

  • Eguna: abuztuaren 4a

    Ordua: 21:00etan hasita

    Tokia: Txosnagunetik hasita

    Bertsolariak: Unai Mendiburu eta Nerea Ibarzabal

  • Bertso Saio Mundial berezia izango dugu aurten, fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua daukagu Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin:  Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia. ATOPIArekin elkarlanean, inoiz baino bereziagoa izango da aurtengo Jaialdia. Has dadila partida!

    ATOPIA rol-joko euskalduna da, eta bertan, Lurraren bertsio alternatibo batean, Euskal Herrian konspirazio teoria guztiak fakzio bihurtu dira. Jokoari buruz gehiago jakiteko, hona hemen haien webgunea.
    Aurten, bertso saioa rol-joko bihurtuko dugu, eta bertsolariak rol-jokalari. Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia fakzio ezberdinetan egongo dira. Nork daki non bukatuko den partida!
     
    Saioa Muxikebarri antzokian bertan ikusteko, ezinbestekoa izango da gonbidapena, eta dagoeneko eskuragarri daude (pertsonako 2) Erromoko eta Villamonteko Kultur etxeetan. 
     
    Egunean bertan, 18:30ean irekiko da Muxikebarriko txarteldegia, soberan geratu diren gonbidapenak banatzeko. 
  • Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.