Ostiralean, abenduaren 27an, Erandion egongo dira Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal bertsolariak! Giroa animatu eta Erandioko kaleak musikaz betetzeko, KULUNKAN taldea izango dute lagun.
20:30etan hasiko da aurtengo jira, Erandioko La Plaza tabernan. Erandiotik bira eman ostean, Koliseo tabernan amaituko da jira. Bertan, indarrak hartzeko pikoteoa izango dugu.
Aitor eta Nerearen bertsoak, Kulunkan taldearen musika, otordutxoa... jira benetan borobila izango da! Anima zaitezte!