Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!
Algortan izango da lehengo saioa, abenduaren 23an. 19:00etan hasita, San Nikolas Ikastolako ikasleak arituko dira bertsotan San Nikolas plazan, Unai Mendiburu eta Nahikari Ayoren gidaritzapean. Abenduaren 24an egingo diren ekintzak ikusteko, sakatu hemen.
Areetan izango da bigarren saioa. Abenduaren 24an, 13:00etan, ALBEko gaztetxoak bertso saioa eskainiko digute, Aritz Landeta gai-jartzaile delarik. Areetako olentzero ekitaldiaren egitarau zehatza ikusteko sakatu hemen.
Hurrengo saioa abenduaren 24an izango da, Leioan. Elexalde Errotan hasiko da kalejira, 17:00etan, ALBEko gaztetxoen bertsoekin. Ondoren, herritik ibiliko da Kultur Leioan harrera egin arte, 18:30etan. Bertan ere arituko dira bertsoetan ALBEko gazteak, Beñat Vidalen gidaritzapean. Informazio gehiago hemen.
Azken saioa Sopelan izango da, abenduaren 24an. Larrabasterrako Urgitxieta plazan hasiko da ekitaldia, 17:00etan, ALBEko gazteen eta Ander Deunako ikasleen bertso saioarekin, Naroa Torralbak lagunduta. Ondoren herri osotik egingo da Olentzerorekin kalejira, udaletxera heldu arte. Informazio gehiago hemen.