2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon jokatu da, abenduaren 18an. 17:00etan, ia 4.000 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan aurtengo finalistak lehian ikusteko: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Etxahun Lekue, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.
Buruz-burukoan Nerea Ibarzabal eta Jone Uria ibili dira, eta azkenean txapela Nerea Ibarzabalek jantzi du. Hauek izan dira finaleko puntuazioak:
- Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
- Jone Uria Albizuri...............................866
- Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
- Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
- Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
- Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
- Gorka Pagonabarraga Agorria...........464
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.