Etxahun Lekue

  • Eguna: uztailaren 31

    Ordua: 13:00etatik hasita

    Tokia: Kasino plaza

    Bertsolariak: Jone Uria, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Etxahun Lekue

    Gai-jartzailea: Maider Barañano

    Maratoilariak: Jone Uria eta Aitor Mendiluze

    Bazkaria: Azebarri kultur gunean

  • Erandiok, bertso jira beharrean, egoerari hobeto moldatzen zaion bertso saioa egingo du aurten. Abenduaren 19an, Irailaren 23a plazako karpan, laukote ezin hobea batuko da bertsotan aritzeko: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran. Segurtasuna bermatzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • BBT2021 Bilbo

     

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon jokatu da, abenduaren 18an. 17:00etan, ia 4.000 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan aurtengo finalistak lehian ikusteko: Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueGorka PagonabarragaJone UriaNerea IbarzabalOnintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

     

    Buruz-burukoan Nerea Ibarzabal eta Jone Uria ibili dira, eta azkenean txapela Nerea Ibarzabalek jantzi du.  Hauek izan dira finaleko puntuazioak:

     

    1. Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
    2. Jone Uria Albizuri...............................866
    3. Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
    4. Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
    5. Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
    6. Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
    7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
    8. Gorka Pagonabarraga Agorria...........464

     

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT Galdakao

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Galdakaon izan da, azaroaren 27an. 17:00etan, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 600 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueJosune AramendiOihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Etxahun Lekue izan da 547,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Larrabetzuko frontoian izango da, abenduaren 4an, Ander Elortegi, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Nerea Ibarzabaleta Txaber Altube bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Datorren domekan, abenduak 20, bertso saio historikoa izango da Algortako Muxikebarrin. Izan ere, bizirik dagozan Bizkaiko txapeldunak arituko dira bertsotan, tartean ALBEkopaiatar anaia biak, Fredi eta Xabi. Eta zuk galdu behar al duzu?

  • Eguna: abenduaren 19a

    Ordua: 18:00etan

    Tokia: Irailaren 23a plazako karpan, Erandio

    Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran

    Gai-jartzailea: Jon Amezaga

    Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 621 270 546

  • Igande honetan, azaroaren 28an, bertso saioa egongo da Lemoizko Urizarko pilotalekuan. Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue eta Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan 12:00etan hasita. Gai-jartzailea Jagoba Pereda izango da. 

  • Eguna: Abenduaren 20an

    Ordua: 18:00etan

    Lekua: Getxoko Muxikebarri zentroan

    Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya

    Sarrerak:Hemen eskuragarri

     

     

  • Eguna: azaroaren 28a

    Ordua: 12:00

    Tokia: Urizar pilotalekua, Lemoiz

    Bertsolariak: Nerea Elustondo, Etxahun Lekue, Sustrai Colina eta Peru Vidal

    Gai-jartzailea: Jagoba Pereda