BERTSO JAIALDI HISTORIKOA MUXIKEBARRIN

Datorren domekan, abenduak 20, bertso saio historikoa izango da Algortako Muxikebarrin. Izan ere, bizirik dagozan Bizkaiko txapeldunak arituko dira bertsotan, tartean ALBEko paiatar anaia biak, Fredi eta Xabi. Eta zuk galdu behar al duzu?

18:00etan hasita, Muxikebarriko oholtza gainean izango ditugu Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya. Begoñe Olabarria izango da aurkezlea eta gaiak txapelketako gai-jartzaile taldeak prestatu ditu.

17:00etan irekiko da Muxikebarriko txarteldegia; sarrerak online lortu dituztenek ere bertara hurbildu beharko dira sarrera zenbakituak eskuratzeko.