Aitor Bizkarra

  • BBT2021 Bilbo

     

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon jokatu da, abenduaren 18an. 17:00etan, ia 4.000 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan aurtengo finalistak lehian ikusteko: Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueGorka PagonabarragaJone UriaNerea IbarzabalOnintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

     

    Buruz-burukoan Nerea Ibarzabal eta Jone Uria ibili dira, eta azkenean txapela Nerea Ibarzabalek jantzi du.  Hauek izan dira finaleko puntuazioak:

     

    1. Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
    2. Jone Uria Albizuri...............................866
    3. Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
    4. Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
    5. Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
    6. Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
    7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
    8. Gorka Pagonabarraga Agorria...........464

     

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT Galdakao

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Galdakaon izan da, azaroaren 27an. 17:00etan, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 600 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Aitor BizkarraAitor EtxebarriazarragaEtxahun LekueJosune AramendiOihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Etxahun Lekue izan da 547,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Larrabetzuko frontoian izango da, abenduaren 4an, Ander Elortegi, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Nerea Ibarzabaleta Txaber Altube bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Eguna: irailaren 4a

    Ordua: 12:00

    Lekua: Erromoko txosnagunea

    Bertsolariak: Oihana Iguaran, Julio Soto, Aitor Bizkarra eta Arrate Illaro

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

     

  • Romoko kultur astea hastear dago. Irailaren 2tik 5era bitartean, Erromoko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ospatu ez diren jaietako ekitaldiak ordezkatzeko. Haien artean, irailaren 4an, bertso saioa egongo da eguerdiko 12:00etan. Oihana Iguaran, Julio Soto, Arrate Illaro eta Aitor Bizkarra arituko dira kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean. 

  • Eguna: Ekainaren 25a

    Ordua: 20:00

    Tokia: Leioako bulebarra

    Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran

    Gai-jartzailea: Xabi Sainz de la Maza

     

  • Larunbatean, ekainaren 25ean, Leioako jaietako bertso saioa egingo da Bulebarrean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak. Xabi Sainz de la Maza izango da gai-jartzailea.