Pikuxar Euskal Txokoak antolatutako Aixita sariketaren lehen edizioa Irurtzunen jokatu zen larunbatean, maiatzaren 15ean. Eli Pagolak bildu zituen puntu gehien, ALBEko Imanol Uriarekin buruz burukoan aritu ondoren. Zorionak!
Irurtzungo Kultur Etxean egin zen sariketa. Eli Pagola, Imanol Uria, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Xabi Igoa aritu ziren kantuan, eta Eli Pagola eta Imanol Uria lehiatu ziren buruz burukoan. Gai-jartzailea Zigor Gartzia "Zian" izan zen.