Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala maiatzaren 29an jokatuko da, Igorreko Lasarte aretoan. 11:30ean, zortzi finalistak hasiko dira lehian: Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak doakoak izango dira, baina aforo mugatua dela eta izena ematea ezinbestekoa izango da.
Bat-bateko txapelketaren ostean, idatzizko txapelketaren sari banaketa egingo da.
Sarrerak eskuragarri hemen.