Arabako binakako txapelketako finala

Arabako binakako bertsolari txapelketako lehen edizioaren finala maiatzaren 22an jokatuko da, larunbatean, Legutioko kiroldegian. Bertan lehiatuko dira Martin Abarrategi eta Manex Agirre, Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, eta Oihane Perea eta Manu Bendala bertsolari bikoteak.

17:30ean hasiko da finala, Nieves del Alamo eta Eli Plazaolaren gidaritzapean. Finalerako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eus eskuratu behar dira. Aforoa bete ez bada, larunbatean bertan erosteko aukera izango da.

Binakako txapelketako aurreko saioei buruzko informazio gehiago hemen.