Arabako binakako bertsolari txapelketaren lehen finalerdia Amurrioko antzokian jokatu zen maiatzaren 8an, 17:30ean.
Oier Azkarraga gai-jartzaile zela hiru bikote hauek lehiatu ziren: Irati Anda Villanueva (Gasteiz) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Oihane Perea (Zalduondo) eta Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz), eta Unai Anda Delika (Ametzaga) eta Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).
Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Anda eta Iñaki Viñasprek lortu zuten puntu gehien, 674,5 puntu,eta maiatzaren 22an jokatuko den finalera pasatu ziren.
Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.