JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 16. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 14an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa, koktel otordu gozo-gozoa eta musika edukiko ditugu zain. 

  • Ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean. Aurten Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira, eta Ane Labaka eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Araitz Lasaren dantza emanaldiak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Bidean erromeria taldearen musikaz girotuta! Eskatu gonbidapena lehenbailehen!

  • Aurten ere, bertso jira musikatua Sopelara bueltatu da. Abenduaren 3an, 19:00etan, Paule Loizaga eta Andoni Egaña bertsolariak kantuan izango ditugu tabernaz taberna, udaletxeko plazatik hasita. Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek saioa girotzen lagunduko dute. Anima zaitez!

  • Abendutik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Hilabeteok bertsoz bete-beteak datoz, gorde datak zuen egutegietan!

  • Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
14
ALBE Gala 2025
12:00etan
14
Leioako nekazaritza azokako saioa 2025
12:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-12-03

Ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean. Aurten Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira, eta Ane Labaka eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Araitz Lasaren dantza emanaldiak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Bidean erromeria taldearen musikaz girotuta! Eskatu gonbidapena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2025-11-27

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 16. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 14an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa, koktel otordu gozo-gozoa eta musika edukiko ditugu zain. 

Argitaratze data: 2025-11-20
Argitaratze data: 2025-11-10

XILABA 2021: Muskildiko kanporaketa

2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako bigarren kanporaketa irailaren 25ean jokatu da, Muskildiko Posonpesenean. 17:00etan hasi eta lehian aritu dira Xan AlkhatMiren ArtetxeMaddalen ArzallusRamuntxo ChristyXumai Murua eta Bittor Thicoïpe bertsolariak, 80 bertsozale ingururen aurrean.

Miren Artetxe izan da 446,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 23an Bardozen egingo den finalaurrekora.

Hurrengo kanporaketa Hiriburun izango da urriaren 2an.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: