2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa urriaren 23an jokatu da Bardozeko Ezker Paretan. 17:00etan, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua Berra bertsolariak.
Maddalen Arzallus izan da 513,5 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean,azaroaren 13an Donibane Lohizunenjokatuko dena.Maite Sarasola eta Xumai Murua izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hurrengo saioa Izpurako finalaurrekoaizango da, urriaren 30ean, Egoitz Zelaia,Gillen Hiribarren,Johaine Sarraillet,Maindi Murua,Odei Barroso eta Patxi Iriart bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.