XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 4an jokatu zen Ainhoan. 17:00etan, 160 bertsozale batu ziren Ainhoako Herriko gelan, Battitt Crouspeyre, Bixente Hirigarai, Iker Altuna, Maddi Ane Txoperena, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua bertsolarien saioa ikusteko.
Saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan zen, 335 punturekin, eta zuzenean sailkatu zen hurrengo fasean Izturitzen kantatzeko. Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.