JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Ostegunean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo kanporaketak. Azken honetan ALBEko Inazio Vidalek kantatuko du, Ander Sarriugarte, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Eneko Barruetabeña eta Irune Basagoiti bertsolariekin batera, Idoia Anzorandiaren gidaritzapean. Zorte on! Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuragai.

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

  • Euria ekarri du maiatzaren hasierak, baina hala ere bertso plazak ugariak dira Bizkaia osoan: Eskolatik Plazara, herriko jaietako saioak, txapelketak, sariketak... Hona hemen ALBEko bertsolariak non abestuko duten hil honetan: 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
15
Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldiaren bertso harrera
18:00etan
18
Andra Mariko jaietako bertso saioa 2025
12:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-05-13

Ostegunean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo kanporaketak. Azken honetan ALBEko Inazio Vidalek kantatuko du, Ander Sarriugarte, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Eneko Barruetabeña eta Irune Basagoiti bertsolariekin batera, Idoia Anzorandiaren gidaritzapean. Zorte on! Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuragai.

Argitaratze data: 2025-05-12

Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

Argitaratze data: 2025-05-06

Udaberria bertsotan sailkapen fasea ostegun honetan hasiko da, maiatzaren 8an, Bakioko eta Munitibarreko kanporaketekin. ALBEko bi bertsolarik hartuko dute parte: Imanol Uria Albizuri Bakioko kanporaketan lehiatuko da eta June Diaz Francok Munitibarrekoan kantatuko du. Zorte on bioi! Saio biak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

Argitaratze data: 2025-05-06

Euria ekarri du maiatzaren hasierak, baina hala ere bertso plazak ugariak dira Bizkaia osoan: Eskolatik Plazara, herriko jaietako saioak, txapelketak, sariketak... Hona hemen ALBEko bertsolariak non abestuko duten hil honetan: 

NBT 2021: Iruñeako finala

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñean jokatu da, azaroaren 28an. 17:00etan, 1.750 bertsozale inguru elkartu dira Iruñeako Anaitasuna kiroldegian aurtengo finalistak lehian ikusteko: Eneko Fernandez MaritxalarEneko Lazkoz MartinezJoanes Illarregi MarzolJosu Sanjurjo AlzuriJulio Soto EzkurdiaSaioa Alkaiza GuallarXabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria.

Buruz-burukoan Saio Alkaiza eta Eneko Lazkoz ibili dira, eta azkenean txapela Saioa Alkaizak jantzi du.  Hauek izan dira finaleko puntuazioak:

1. Saioa Alkaiza..................995 puntu
2. Eneko Lazkoz.................992 puntu
3. Julio Soto........................627,5 puntu
4. Joanes Illarregi...............596 puntu
5. Xabier Silveira................592,5 puntu
6. Xabat Illarregi.................582,5 puntu
7. Josu Sanjurjo.................580,5 puntu
8. Eneko Fernandez..........573 puntu

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: