JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

  • Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!

  •  Apirilean sarri euri eta euri egin ohi du, baina eguzki eta bertso plazekin hasi dugu aurten hilabetea. Hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten:

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Apirila

2025

Asl
Ast
Azk
Osg
Ost
Lab
Iga
31Asl
1Ast
2Azk
3Osg
4Ost
7Asl
8Ast
9Azk
10Osg
11Ost
12Lab
13Iga
14Asl
15Ast
16Azk
17Osg
18Ost
19Lab
20Iga
21Asl
22Ast
23Azk
24Osg
25Ost
26Lab
27Iga
28Asl
29Ast
30Azk
1Osg
2Ost
3Lab
4Iga
Hurrengo ekitaldiak:
05
Eskolatik Plazara 2025
10:30etan
29
UDABARRIA BERTSOTAN 2025: Plentziako saioa
18:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-04-01
Argitaratze data: 2025-03-26

Urtero lez, Berbots elkarteko lagunek Kanpomartxo egunpasa antolatu dute Erandion; aurten Martiartu auzoan izango da apirilaren 6an, domekan. Goizetik iluntzera arte egingo diren ekintza eta ikuskizunen artean, 13:30ean Unai Mendibururen eta Amaia Iturriotzen bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025-03-24
Argitaratze data: 2025-03-18

Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!

NBT 2021: Tafallako final-laurdena

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena urriaren 9an izan da Tafalla herriko zineman. 17:30ean, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo ErregerenaEkhiñe Zapiain ArlegiEneko Lazkoz MartinezErika Lagoma PombarSaioa Alkaiza Guallar eta Urko Gartzia Aleman bertsolariak.

Eneko Lazkoz izan da 357,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 6an Berriozarren egingo den finalaurrekora. Saioa Alkaiza eta Erika Lagoma bigarrren eta hirugarren zian dira, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Zangozan izango da urriaren 10ean,  Joanes Illarregi, Mikel Lasarte, Oier Lakuntza, Sarai Robles, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: